viernes, 24 de febrero de 2012

HAZIAK LANDATZEN

Landare gehienak baldintza egokietan hazien bidez ernetzen dira. Esperimentu honetan haziak landatuko ditugu eta landareak prozesuan zehar dituen aldaketak behatuko ditugu.

Zer behar dugu?

- Haziak: dilistak, garbantzuak, indabak, etab.
- Yogurren edukiontziak edo plastikozko edalontziak
- Kotoia
- Ura

Zelan egingo dugu?

- Kotoia urarekin busti (kontuz! ez da putzurik geratu behar edalontziaren azpian) eta edalontzian sartu.
- Kotoiaren gainean 3 edo 4 hazi jarri. Elkarrengandik pixkat banandu, gero bakoitzari zer gertatu zaion desberdindu ahal izateko.
- Bi egunetan zehar gertatzen dena behatu. Kotoia beti bustita egon behar da. Haziak handitu egin behar dira, bestela ur nahikorik ez dutela esan nahi du.
- Egunero behaketak egin eta aldaketaren bat gertatzen denean, behean agertzen den taula baten antzekoan behatu duzuna apuntatu.


Jarraitu saiakuntzak egiten

Landareen ernetzeari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin saiakuntza hazi mota desberdinekin edo kanpoko baldintzak aldatu (hazi batzuk leku hotzean jarri eta besteak beroan, batzuk ilunean eduki eta besteak argitan, batzuk ureztatu eta besteak ez).

No hay comentarios:

Publicar un comentario