martes, 22 de mayo de 2012

Google ekosistema

    Google bilatzaile izateaz gain, zenbait produktu jartzen ditu erabiltzailearen eskura. Produktu hauek kategoria desberdinetan banatzen dira: bilatu, aztertu eta berriztu eta mugikortasuenan izena eman. Aplikazio guzti hauek hurrengo pausuak jarraituz aurkituko dituzue: Google bilatzailea ireki > Goiko barran "Más" klikatu > Zabaltzen diren aukeretan "Mucho más" klikatu.

   Hurrengo irudian agertuko zaizuenaren pantailazoa duzue:


Bestalde, aurrekoarekin jarraituz, Google-k bilatzaileaz aparte, beste hainbat aplikazioetan inbertitu du dirua eta denbora. Hona hemen Google-k eraiki duen sarea:



martes, 15 de mayo de 2012

Ipuina: Ilargi gorria

Ilargi gorria izeneko ipuina aurkezten dizuet hemen. Irudiak eskuz eginak dira eta montajea Movie Maker bideoak editatzeko programarekin egina dago. Ipuinak mundua kutsatzearen ondorioz jasan ditzakegun ondorioez ohartarazten digu. Honen bitartez, haurrek pixkanaka ingurumena zaindu behar delako kontzientzia hartzen joango dira eta baliabide naturalak baloratzen ikasiko dute.

viernes, 11 de mayo de 2012

Bizkaiko Ekipamenduen zerrenda

Bizkaiko Foru Aldundiak iraunkortasunarekin eta naturarekin zerikusia duten eta bisitatu daitezkeen ekipamenduen informazio guztia du http://www.bizkaia21.net atarian. Naturarekin zerikusia duen bisitaldiren bat egin nahi baduzue (Baserri Eskoletara, Ingurumen Interpretazio Zentroetara, etab.) hona hemen link-a:

Marierrotako Interpretazio Zentroa

Kirol iraunkorra

Kirolak ere gure eguneroko bizitzako atal bat da eta beraz, hemen ere kontuan izan behar ditugu zenbait alderdi:


Aurkezpena ikusteko klikatu hemen

Lea ibaitik ibilbidea (Movie Maker)

       Hemen daukazue haurrekin natura ezagutzeko egin daitekeen ibilbide interesgarri bat. Lea ibaiaren ertzean oinezkoentzako bide bat egin zen orain dela urte batzuk eta oso interesgarria da haurrekin egiteko; izan ere, Lea ibaiaren bokalean Interpretazio Zentro bat ere badago, dena ondo ulertzen lagunduko diena. Ibilbideari buruzko informazioa gehiago Lea-Ibarreko Amankomunazgoaren web gunean duzue.

Online Image Editor

   Online Image Editor argazkiak manipulatzeko sarean dagoen dohaineko programa da. Programa hau erabiltzeko ez dugu ordenagailura ezer jaitsi behar, sarean bertan egiten da manipulazioa: koloreak aldatu, markoak jarri, irudiak gainjarri, animazioak sortu, irudia moztu... Programa hau baliagarria izan daiteke irakaslearentzat, lantzen ari den unitate didaktikoan edo proiektuan material osagarria sortzeko; baina baita haurrentzat ere. Oso programa erraza da eta behin haurrei bere funtzionamendua azalduta, beraiek autonomoki erabiltzeko gai izango dira.
    Nik adibide bat egin dut. Adibidez, itsasoa lantzen baditugu klaseko ordenagailuan "salvapantallas" modura erabiltzeko edo haurrei ozeanoen kutsadura azaltzerakoan hau dena desagertuko dela adierazteko, etab. 


Programa erabiltzeko egin klik hemen

martes, 8 de mayo de 2012

Haur Hezkuntzako txokoak (wikia)

PBworks plataformaren bidez elkartegi bat sortu dugu web-ean (Wiki bat) eta talde-lanean Haur Hezkuntzako gela batean egon daitezkeen printzipioak, metodologia, klaseko planoa, ordutegia eta txoko desberdinak landu ditugu. Badakigu metodologia eta jardunbide desberdin ugari egon daitezkeela eta gehienak aplikagarriak direla Haur Hezkuntzan, baina guk haurren autonomia lantzeko egokiena iruditu zaiguna aurkezten dizuegu hemen.

Gure wikira sartzeko egin klik hemen

Ura zentzuz kontsumitzea

Ura ezinbestekoa da bizitzarako eta sarritan zentzugabekeriaz kontsumitzen dugu. Hona hemen hamar gomendio ura iraunkortasunaren printzipioari jarraituz kontsumitzeko:


Aurkezpena ikusteko klikatu hemen

Erosteko eta birziklatzeko ohitura egokiak

Eguneroko bizitzan erosteko eta birziklatzeko 10 aholku:


                                                  Aurkezpena ikusteko klikatu hemen

Jardunbide egokiak lanean eta ikasketan

Lan- edo ikasketa-eremuan iraunkortasunez jokatzeko aholku batzuk:


Aurkezpena ikusteko klikatu hemen


Eguneroko bizimodu iraunkorraren dekalogoa

Hona hemen egunerokotasunean ingurunea errespetatuz jokatzeko gomendio batzuk:


                                                  Aurkezpena ikusteko klikatu hemen

Haurren eskubideen dekalogoa

Hona hemen Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako haurren eskubideen aldeko dekalogoa:


                                                         Aurkezpena ikusteko klikatu hemen