viernes, 11 de mayo de 2012

Online Image Editor

   Online Image Editor argazkiak manipulatzeko sarean dagoen dohaineko programa da. Programa hau erabiltzeko ez dugu ordenagailura ezer jaitsi behar, sarean bertan egiten da manipulazioa: koloreak aldatu, markoak jarri, irudiak gainjarri, animazioak sortu, irudia moztu... Programa hau baliagarria izan daiteke irakaslearentzat, lantzen ari den unitate didaktikoan edo proiektuan material osagarria sortzeko; baina baita haurrentzat ere. Oso programa erraza da eta behin haurrei bere funtzionamendua azalduta, beraiek autonomoki erabiltzeko gai izango dira.
    Nik adibide bat egin dut. Adibidez, itsasoa lantzen baditugu klaseko ordenagailuan "salvapantallas" modura erabiltzeko edo haurrei ozeanoen kutsadura azaltzerakoan hau dena desagertuko dela adierazteko, etab. 


Programa erabiltzeko egin klik hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario