Ilargi gorria izeneko ipuina aurkezten dizuet hemen. Irudiak eskuz eginak dira eta montajea Movie Maker bideoak editatzeko programarekin egina dago. Ipuinak mundua kutsatzearen ondorioz jasan ditzakegun ondorioez ohartarazten digu. Honen bitartez, haurrek pixkanaka ingurumena zaindu behar delako kontzientzia hartzen joango dira eta baliabide naturalak baloratzen ikasiko dute.
Blog honetan Haur Hezkuntzan naturako elementuak ezagutzeko jarduera eta baliabide desberdinak proposatuko dira.
Mostrando entradas con la etiqueta Ingurune naturala ezagutu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ingurune naturala ezagutu. Mostrar todas las entradas
martes, 15 de mayo de 2012
viernes, 11 de mayo de 2012
Bizkaiko Ekipamenduen zerrenda
Bizkaiko Foru Aldundiak iraunkortasunarekin eta naturarekin zerikusia duten eta bisitatu daitezkeen ekipamenduen informazio guztia du http://www.bizkaia21.net atarian. Naturarekin zerikusia duen bisitaldiren bat egin nahi baduzue (Baserri Eskoletara, Ingurumen Interpretazio Zentroetara, etab.) hona hemen link-a:
Marierrotako Interpretazio Zentroa
Lea ibaitik ibilbidea (Movie Maker)
Hemen daukazue haurrekin natura ezagutzeko egin daitekeen ibilbide interesgarri bat. Lea ibaiaren ertzean oinezkoentzako bide bat egin zen orain dela urte batzuk eta oso interesgarria da haurrekin egiteko; izan ere, Lea ibaiaren bokalean Interpretazio Zentro bat ere badago, dena ondo ulertzen lagunduko diena. Ibilbideari buruzko informazioa gehiago Lea-Ibarreko Amankomunazgoaren web gunean duzue.
martes, 20 de marzo de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)