Mostrando entradas con la etiqueta Baliabide interesgarriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Baliabide interesgarriak. Mostrar todas las entradas

martes, 22 de mayo de 2012

Google ekosistema

    Google bilatzaile izateaz gain, zenbait produktu jartzen ditu erabiltzailearen eskura. Produktu hauek kategoria desberdinetan banatzen dira: bilatu, aztertu eta berriztu eta mugikortasuenan izena eman. Aplikazio guzti hauek hurrengo pausuak jarraituz aurkituko dituzue: Google bilatzailea ireki > Goiko barran "Más" klikatu > Zabaltzen diren aukeretan "Mucho más" klikatu.

   Hurrengo irudian agertuko zaizuenaren pantailazoa duzue:


Bestalde, aurrekoarekin jarraituz, Google-k bilatzaileaz aparte, beste hainbat aplikazioetan inbertitu du dirua eta denbora. Hona hemen Google-k eraiki duen sarea:



martes, 15 de mayo de 2012

Ipuina: Ilargi gorria

Ilargi gorria izeneko ipuina aurkezten dizuet hemen. Irudiak eskuz eginak dira eta montajea Movie Maker bideoak editatzeko programarekin egina dago. Ipuinak mundua kutsatzearen ondorioz jasan ditzakegun ondorioez ohartarazten digu. Honen bitartez, haurrek pixkanaka ingurumena zaindu behar delako kontzientzia hartzen joango dira eta baliabide naturalak baloratzen ikasiko dute.

viernes, 11 de mayo de 2012

Online Image Editor

   Online Image Editor argazkiak manipulatzeko sarean dagoen dohaineko programa da. Programa hau erabiltzeko ez dugu ordenagailura ezer jaitsi behar, sarean bertan egiten da manipulazioa: koloreak aldatu, markoak jarri, irudiak gainjarri, animazioak sortu, irudia moztu... Programa hau baliagarria izan daiteke irakaslearentzat, lantzen ari den unitate didaktikoan edo proiektuan material osagarria sortzeko; baina baita haurrentzat ere. Oso programa erraza da eta behin haurrei bere funtzionamendua azalduta, beraiek autonomoki erabiltzeko gai izango dira.
    Nik adibide bat egin dut. Adibidez, itsasoa lantzen baditugu klaseko ordenagailuan "salvapantallas" modura erabiltzeko edo haurrei ozeanoen kutsadura azaltzerakoan hau dena desagertuko dela adierazteko, etab. 


Programa erabiltzeko egin klik hemen