Mostrando entradas con la etiqueta Animaliak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Animaliak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 14 de marzo de 2012

"La cabaña divertida" jolas interaktiboa

Hona hemen ordenagailuarekin aritzeko beste jolas bat. Nahiz eta gaztelaniaz egon, interesgarria iruditu zait; izan ere, barruan 15 jolas desberdin ditu eta gehienak animaliekin erlazionatuta daude.


http://www.infinitygroup.es/intercambio/VERANO_JCYL_2011/4_CABANIA_DIVERTIDA/

lunes, 12 de marzo de 2012

Animalien zooa

Eskulan hau egiteko material hau izan beharko dugu eskuragarri: kartulinak, erropa eskegitzeko gantxoak, artaziak eta margoak. Lehenik eta behin inprimatu azpian dauden ereduak edota norberak diseinatutako batzuk. Ondoren, haurrek animaliak koloreztatu (honetarako internetez edo entziklopedia batez baliatu gaitezke koloreak errealak izan daitezen), moztu eta dagokien lekutik tolestuko dituzte.
Azkenik, animali bakoitzarentzako bi gantxo hartu eta gorputzaren kolore berdinez margoztu. Animaliaren beheko aldea gantxoekin heldu eta horrela, zutik geratuko da.
Hemen ditugu margozteko eta mozteko animalia batzuen fitxen eredu batzuk, guk nahi beste egin ditzazkegu: Zooko Animaliak

martes, 6 de marzo de 2012

Esaera zaharrak: Animaliak

Atsotitzak: Animaliak

viernes, 24 de febrero de 2012

Animalien jolas interaktiboa

Haur Hezkuntzarako jolas interaktiboa da. Animalien ezaugarriak eta soinuak aztertzen dira abestien, galderen eta ariketa desberdinen bitartez.


Jolastu nahi baduzu egin klik hemen