lunes, 12 de marzo de 2012

Animalien zooa

Eskulan hau egiteko material hau izan beharko dugu eskuragarri: kartulinak, erropa eskegitzeko gantxoak, artaziak eta margoak. Lehenik eta behin inprimatu azpian dauden ereduak edota norberak diseinatutako batzuk. Ondoren, haurrek animaliak koloreztatu (honetarako internetez edo entziklopedia batez baliatu gaitezke koloreak errealak izan daitezen), moztu eta dagokien lekutik tolestuko dituzte.
Azkenik, animali bakoitzarentzako bi gantxo hartu eta gorputzaren kolore berdinez margoztu. Animaliaren beheko aldea gantxoekin heldu eta horrela, zutik geratuko da.
Hemen ditugu margozteko eta mozteko animalia batzuen fitxen eredu batzuk, guk nahi beste egin ditzazkegu: Zooko Animaliak

No hay comentarios:

Publicar un comentario