miércoles, 14 de marzo de 2012

Planetarium bat gure ordenagailuan

Stellarium programak, gure pantailan izarren zeru esfera aurkezten digu. Programa dohainik deskargatu daiteke hurrengo helbide honetan: http://www.stellarium.org/es/
Bertan zeruko gorputz guztiak ikusi daitezke, Ilargia edo eguzkia den bezala, baita izar eta konstelazioak ere. Bista 3 dimentsioetan egiten da eta modu “bisual” edo “binocular” erara jarri daiteke.

Programan gure latitudea eta longitudea jarri dezakegu eta honela leku ezberdinetako zeruak ikusteko aukera ere badugu. Guztiaren bisualizazioa denbora errealean egiten da berez. Hala ere, parametroak zehaztuta edozein momentuko eta edozein lekuko zerua ikusi dezakegu.
Bisualizazio errealista batetarako, atmosfera efektua aktibatu dezakegu, honela argiaren difuminazio erreala lortuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario